Paisaiez, paseoez eta mendiaz gozatzen duzuen pertsona guztientzat daude bideraturik gure ekintzak. Dibertitu eta entretenitzeko gure geografiak dituen leku paregabeak bisitatuko ditugu.

 Bururatzen zaizun edozein ekintza eskainiko dizugu: asfaltotik paseatzea, goroldioa nola hazten den begiratzea, masaje bat hartzea, jatea, gazta edo txakolina dastatzea… Edozer eskaini dezakegu; beraz, baldintza fisikoa ezin izango da aitzakia izan.  

    EKINTZAK

 Herrietako ibilbideetan hiri eta gizarte garapena ikusteko aukera izango dugu, erdi aro amaieratik gaur egunera arte. 

 Natura irteerak. Irteera bakoitzaren maila neurtuko dugu taldearen mailaren arabera.  

 Inguruotako hotel edo agroturismo batean baldin bazaude, bertako ibilbideak egiteko aukera ere emango da, askotan paseo ederrenak etxeko atarian hasten baitira. 

 Irteerak ekitaldi ezberdinekin kointziditzeko aukera ere badago. 


 TRANBIAN XXI. MENDERA

 Areatza eta Zeanuri izan ziren Arratia Bailarako herri garrantzitsuenak, 1902 eta 1964 urte bitartean tranbia baten bidez Bilborekin lotuta egonik. Honek, distantzia fisikoei amaiera eman zien, baina zailagoa izan zen distantzia kultural eta soziologikoekin bukatzea: Migrazioa, bere biztaleen lanbideak, hizkuntza, erdigunearen masifikazioa…


Bi herrien kaleak miatuko ditugu, eta hurbiltzen eta aldentzen dituzten ezaugarriak ikusteko aukera izango dugu. Nekazal Bizkaia eta hiritarraren arteko banaketaren ispiluaren aurrean aurkituko gara.  



 ELORRIO, GAZTELUEN ARTEAN IBILBIDEA

 Elorrio, Erdi Aroko jatorria duen hiribildu dotorea da, non bere monumentu multzoak bertako familien adierazle diren mundu berriko komertzioan, bere egunean armada gaztelaniarrerako armagintzan izan ziren gisara; hogei gaztelu baino gehiago dira bere arrakastaren lekuko.


Argiñetako Nekropolisak jartzen du kontrapuntua: ehundaka urte dituzten pagoen itzalean dauden hilobiek transmititzen duten espiritualtasuna sentiarazten duen inguru pribilegiatua. 



 MENDIKO IBILBIDEAK

 Inguru natural batean egiten diren irteerak dira, talde bakoitzaren gaitasun fisikoetara egokituak. 



 ZURI BELTZEAN

  Karearen kolorea, ikatzarena, izotzarena, esnearena. Gaur egun pentsaezina iruditzen zaiguna errealitatea zen ez orain dela hainbeste: dozenaka pertsona bizi ziren Gorbeian oso gogorrak ziren baldintzetan.


Pagomakurretik irtenda, 6 kilometrotako ibilbidea jarraituz, ahaztuta dauden ogibide horietara bueltatuko gara, lo non egiten zuten ikusiko dugu, beraien lanak zertan izaten ziren, euren egunerokotasuna. Hau guztiau Lekandapean, Arratiako Bailaran hain zuzen. 

 ANTZINAKO ISTORIOAK

 Ibarran hasi, eta 300 m gainditu ondoren, Belaustegiko aparkalekutik arabar lurretarantza abiatuko gara, larre, iratxe eta txilarrezko paisaian, ortzi-mugan Gorobel mendilerroa dugula. Zentzumenentzako opari ederra.


Garrastatxuko baselizara heldu bitarteko 9 kilometroetan, mendeetan zehar giza errealitatera ekarri gaituzten eta gure esistentzia iragankorraz jabe egiten gaituzten istorioak aletuz joango gara. 



 SORGINEN LURRALDEA

 Xvi eta xvii. mendeetan inkisiszioaren jasarpena nabaria izan zen, izan ere bertako agintariek sorginkeriarekin bukatu nahi zuten, eta inkisizioaren laguntza eskatzen zuten. Durango zen erdigunea, eta Anboto, akelarreak egiteko zonalde preziatua.
Sorginek hegan egiten zuten tokietatik ibiliko gara gu. Zumeltzatik hasi eta Saibigaineko hegaletik 5 kilometroko ibilaldia eginez, Urkiolako santutegira iritsi arte.


Ibilbide honetan, hainbat kondaira ezagutzeko aukera izango dugu, Anbotoko Dama, Basajaunak, Galtzagorriak, eta baita benetan existitu izan ziren Sorginen istorioak ere, beren zorigaitzerako gorrotoak itsututako eta gizakiak erretzera irits zitezkeen pertsonekin topo egin zuten sorginen istorioak.  



 EGUZKIA ETA ITZALA

 Gorbeiako Parke Naturalean egin daiteken ibilbiderik ederrenetarikoa da Ubideatik hasten den hau. Fernando Katolikoa pasatzen ikusi zuen elizatik habiatuz, galtzada errealaren bidea jarraituko dugu, oraindik ere zati batzuetan ikusgai dago-eta.


Milaka bidaiarien istorioak entzun ahal izango ditugu altzifre, pinu eta pagoz inguraturiko paisaia isil honetan, Saldropoko Hezeguneko edertasunera iritsi arte, eguzki-itzaldun 5 kilometroko ibilaldiaren ostean. 



 KARSTA PAIRATZEN

 Zer esan Itzinaz? Arriskutsua, malkartsua, lakarra, nekagarria, ederra... Harrietan oinetakoen zola nola gastatzen den nabaritzeak, horrek sortzen duen nekearekin batuta, labirinto horren irteera aurkitzerakoan irribarrea margotuko dizu ahoan.


Momentu horretan egiaztatuko dugu sei orduko esfortsua eta gero egunaren bukaerari aurre egiteko daukagun indarra.  



 GAILURRERA IGO

 Gorbeia mendia igotzea erraza izan beharko litzake erdimailako mendizale batentzat, baina mendizaletasuna sirimiria bezalakoa izan behar da: lehenik eta behin jausi pixkatxo bat umelduz, gero bustiz, eta azkenik guztia blaituz.


Prestakuntza nahikoa baldin baduzu 1000 metroko desnibela gainditzeko, Aldamiñape, Dulau, Iginiger, Bedargogor, eta batez ere, gurutzeaz gozatzeko aukera izango duzu.  



 OSTATUETATIK IBILBIDEAK

 Inguruotako hotel edo agroturismo batean baldin bazaude, bertako ibilbideak egiteko aukera ere emango da, askotan paseo ederrenak etxeko atarian hasten baitira. 



 GORBEIAZ BLAI



Ekintza + spa

30€/pax
Ekintza+spa+buffet

44€/pax

 Gorbeialdeko Parke Naturaleko gailurretan iragazten den euria dago gure mendietako berdetasunean eta Hotel Balneario Areatzaren jatorrian. Goza ezazu biekin.


Bertako zelaietan has ezazu eguna, bere historia ezagutuz, alderdi ikusgarriak zeharkatuz. Jarrai ezazu, hala nahi baduzu, janari indarberritzaile batekin; eta buka ezazu eguna spa zirkuituan, sentsaziozko zaparrada batekin 



 ZERUTIK URBIL



 Arratiako artzainek mendeetan zehar Gorbeiara igo dituzte artaldeak, San Isidro egunetik eta, eguraldia ona mantentzen zen bitartean, udazkeneko hasiera arte. Haien lekurik gustuenetarikoa Arimekorta zen.


Ellauri Hoteletik, ingurukoen jakitunek arimeen artegia (“arimekorta”-hitzaren esanahia, hain zuzen) gomendatzen digute, non mirets ditzakegu ehun urtetik gorako zuhaitzak baita amildegi sakonak eta hondakin arkeologikoak ere. Horiek lurra eta zeruaren loturari buruz hitz egiten digute. 



 ITZINA-ren BEGIAK



 Madariaga Baserriak Itzina-ren inguruak erakusten dizkigu bere web-orrian: Atxulo, gotorleku karstikoaren sarrera; Supelegor, Mariren egoitza, euskal mitologian dibinitaterik altuena, baita lamiena, gainontzeko naturaz gaindiko izateena; Eta “Atxak”, eremu latza eta kobazulo eta osinez josita.


Guk kokaleku aparta honen jatorri eta historia kontatuko dizuegu eta, batez ere, berriz zibilizaziora bueltatuko zaituztegu sustorik gabe.



 EKINTZAK

  Herrietako patroien jaiak, santuen ohorezko erromeriak, erromesaldi paganoak... 


 Ikonoa sakatu eta gaur egun ditugun ekintzak ikusiko dituzu. 

 SALNEURRIAK

Iraupena

3:30 – 4 ordu
6 ordu
Talderik txikiena

4 (88€)
4 (120€)
1-8 pertsona

22€/pax
30€/pax
9-xx pertsona

20€/pax
25€/pax
Garraioa

(Dunbak antolaturik)
10€/pax

 Prezioak indarrean 2016 urtea amaitu arte (zergak eta aseguruak barne daude).
Diseinuzko ibilbideetarako kontsultatu prezioak.. 

 MENDIKO TXANGOAK

  Mendiko edo eguraldiko baldintzak direla-eta, erakundeak bere gain hartzen du ibilbide aldaketa burutzeko eskubidea.

Mendiko txangoetan, bereziki aipatzen ez bada, ez da ez janari ez edaririk emango. Dunbatik gomendatzen dugu, gutxienez litroko 3/4eko edukiera duen ur ontzi edo ur botila bat eta mokadu bat eramatea pertsonako: barrita energetiko bat, fruta, txokolatea, frutu sikuak, ogitarteko bat… Aukeratutako jarduera lau ordukoa baino gehiagokoa bada, gehiago eraman beharko da.

Ibilbideak kasu gehienetan 1000 metroko garaiera batean burutzen dira. Beraz, erraz egon daitezke bailaran baino 5 gradu gutxiago. Ez dugu ahaztu behar.

Posiblea den heinean oinetako berriak ekidin egingo ditugu, baina kasu horretan, aldatzeko oinetako erosoak ekartzea komeni da (mendikoa izan ez arren) urratuak jasanez gero aldatzeko aukera izateko. Eskertuko duzue.

Kamiseta lehor bat eta oinetako arin eta eroso batzuk ez dute parekorik aire garbian emandako egun baten ostean.

Jardunaldia aurrerapenarekin antolatzen bada arazoak murriztu egiten dira. 

 GARRAIOA

  Autoa izatekotan: aukeratutako ibilbidearen arabera finkatuko dugu topagunea. Ibilbidea zirkularra ez izatekotan, garraiabideren batek itxarongo gaitu ibilbidearen amaieran berriz ere hasierako tokira hurbil gaitzan.

Autorik ez izatekotan: Garraio publikoa erabili nahi baldin baduzu, esaiguzu eta argibide guztiak emango dizkizugu ibilbidearen hasierara iritsi ahal izateko. Beharrezkoa izatekotan, azken zatian gure laguntzaz baliatzeko aukera egongo da.

Aurreko aukerak gustoko ez izatekotan, persona kopurua eta biltzeko tokia jakinik, gu joango gara zuen bila.